Gabonetako erakusleihoen lehiaketan bozkatzeko aukera dago domekara arte

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 13a, 13:15

Iazko erakusleihoen lehiaketako parte hartzaileak.

Herritarrek hamar erakusleihoren artean gogokoena hautatzeko aukera dute, eta lau sari emango dituzte guztira. Abenduaren 20an izango da sari banaketa.

Gabonetako erakusleihoen lehiaketa egingo da beste urte batez Bergaran, eta aurten hamar merkataritza entitatek hartuko dute parte. Herritarrek, gaurtik hasi eta domekara arte izango dute bozkatzeko aukera, Bergarako Udalaren webgunean, eta pertsona bakoitzak bozka bana eman ahalko du. Sariak, berriz, abenduaren 20an banatuko dira.

Epaimahaiari dagokionez, Herritarren batzordeak, Bedelkar merkatarien elkarteak, Beart arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak osatzen dute, eta zenbait kontu izan beharko dituzte gogoan irabazleak hautatzean; hala nola, originaltasuna, publizitate mezuaren imajinazioa, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna. Horrez gain, erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren artikuluak ageri behar dira, eta eskatu dute ez erabiltzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik. Dena den, lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabili daitezke.

Lehiaketako sariak

Lau sari banatuko dituzte guztira. Lauek eskuratuko dute ziurtagiria, baina zenbatekoa dirutan ez da berbera izango: irabazleak, 350 euro eskuratuko ditu; bigarren gelditzen denak, 300 euro; hirugarrenak, 200 euro; eta herritarren saria irabazten duenak, 50 euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak