Kukubaso elkarteak bertako zuhaitzen landatzea antolatu du zapaturako, abenduak 17. Hain zuzen, 10:00etan elkartuko dira Miguel Altuna berrian, eta, ondoren, 600 arte landatuko dituzte Agirretxebarrin. Adin guztietako jendea animatu daiteke parte hartzera, eta esteka honetan edo kukubasoelkartea@gmail.com helbidera idatzita eman daiteke izena. Tresneria elkarteak jarriko du, baina, nork bere aitzurra eramaten badu, eskertuko dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.