San Antonio auzoko Napar feria bueltan da; zapatuan egingo dute

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 12a, 18:57

Napar feria, iaz.

Nafarroako bederatzi ekoizlek osatuko dute azoka. Txistulariak, erraldoiak, zezenak eta poniak eta Nafarroako jotak ere izango dira.

Zapaturako, hilak 17, iragarri dute Napar feria Bergarako San Antonio auzoan. XXIV. feria izango da eta Udalak eta Ametsa elkarteak elkarlanean antolatuta da.

Ohikoa den moduan plazatxoan jarriko dituzte postuak Napar Bideak kooperatibaren eskutik etorriko dira Nafarroako hainbat ekoizlek, eta artisau produktuak ekarriko dituzte. Bederatzi ekoizlek baieztatu dute parte hartzea; hala nola, Embutidos El Bordon etxeak, Virgen de Ujue gozotegiak, Erronkari izendapen jatorriko gaztak, Chocolates de Navarra etxeak, izendapen jatorriko kontserbak, Katealde artisauak, teilak eta kanutilak etxeak, Cascante monasterioak eta Baigorri eztia ekoizleak.

Egitaraua

 

  • 10:45ean, Bergarako Txistulari Bandak eta Bergarako Erraldoi Taldeak kalejira egingo dute.
  • .11:00etan, hildakoen aldeko meza esango dute ermitan.
  • 11:30ean, Napar Feriaren irekiera. Horrekin batera, pintxoak prestatuko dituzte herriko hainbat elkarteetako ordezkariek. Hala nola, Madura, Sagarpe, Umore-Ona, Lasai-Toki, Gure Ametsa, Artatse, SanMigel-pe eta Altzasu elkarteetako ordezkariek. Talde bakoitzak 25 pintxo prestatuko ditu. Aurretik azokan produkturen bat erosita bonuak jaso dituztenek izango dute pintxoak dastatzeko aukera.
  • 12:00etatik 14:00etara, Bergarako Zezenak taldearen poniak eta zezentxoak izango dira.
  • 13:00etan, Nafarroako jotak.

Goiz guztian zehar DJ musika egongo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak