Gabonetako hiruko saskibaloi txapelketan izena emateko epea zabalik da

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko abe. 12a, 18:32

Gabonetako hirunako saskibaloi txapelketa, 2018an.

2007tik 2014ra jaiotako neska-mutikoendako txapelketa da. Hilaren 20ra arte egongo da zabalik izen-ematea ikastetxeetan, eta hilaren 26ra arte Labegaraietako zein Agorrosingo kutxetan.

Labegaraietako kiroldegian jokatuko da Gabonetako hiruko saskibaloi txapelketa hilaren 30ean. Lau txapelketa antolatuko dituzte; kadeteena (2007an eta 2008an jaiotakoak), infantilena (2009an eta 2010ean jaiotakoak), alebinena (2011n eta 2012an) jaiotakoak eta benjaminena (2013an eta 2014an jaiotakoak). "Gogotsu gaude txapelketa jokatzeko eta saskibaloiaz disfrutatzeko, aurreko urtean COVID egoeraren ondorioz ez baitzen jokatu", azaldu dute Bergarako saskibaloi elkartetik.

Herrian kirola eta bide batez saskibaloia sustatzea du helburu txapelketak. "Benjamin, alebin, infantil eta kadete mailako neska-mutilei zuzendutako txapelketa da. Apuntatu eta etorri saskibaloiaz gozatzera!", gaineratu dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak