17 urterekin Bergaratik irten zen amets baten bila, Madrilera. Entrenatzaile izateko ikasi, eta 11 urtez Madrilen egon ostean. Ordutik, Atletico Madrilen, Real Madrilen, Fuenlabradan eta Elxen egon da, eta hortik Leedsera. Gero Realean aritu da analista arduradun gisa, eta ibilbide profesionala garatzeko asmoz, orain urrats berri bat emango du.
Erakunde txuri-urdinak ohar baten bidez iragarri du Labaienen agurra, eta "proiektu profesional berri bati ekiteko erakundea uzteko erabakia" hartu duela jakinarazi du.
Komunikatu ofiziala
Beñat Labaienek, Realeko lehen taldearen azterketa egiturako kideak, entitatea uzteko erabakia jakinarazi dio Klubari, proiektu profesional berri bati ekiteko. Realak eskerrak eman dizkio Beñati gure erakundean egindako lanagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.
Hector Ibañez, Lehen taldearen egiturara sustatua
Hector Ibañez, orain arte Sanseko analista izan dena, lehen taldearen analisi-egituran sartuko da.
Jon Gorrotxategi, Sanseko analista
Jon Gorrotxategik, klubeko garapen indibidualeko unitateko kideak, Sanseko analista kargua hartuko du