Iaz egin zen lehenengoz Bergaran Ekinez musika jaialdia, eta sare sozialetatik jakinarazi moduan, bigarren edizioa ekainaren 9-10 asteburuan izango zela iragarri zuten. Horrekin batera, musika jaialdian parte hartuko duten lehenengo hamaika taldeen berri eman dute antolatzaileek, egunotan: Hell Beer Boys, Skabidean, Tatxers, Doubling Boys, Odolkiak Ordainetan, Rebel Noise, Perlata, Against You, Txakurrak, Sofokaos eta Harria taldeak dira oraingoz konfirmatutakoak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.