Hain zuzen ere, Gabonetako argiak piztearekin emango zaio hasiera Gabonetako egitarauri. Argiotan, aurreko urteekin alderatuta, gutxitu egin dira egunak eta orduak, energia kontsumoa murrizteko. Gabonetako argiak eta apaingarriak alokatu, muntatu eta desmuntatu eta mantentzeko zerbitzuaren kostua da 20.824 eurokoa (BEZ barne).
Honako eremu hauek argiztatuko dituzte:
EREMUAK:
Kaleak eta plazak
Barrenkalea
Bidekurutzeta
Artekalea
San Pedro
Ibargaraiko biribilgunea
Espoloiko parkea
Domingo Irala kalea
Fraiskozuri plaza
Auzoetarako sarrerak eta beste gune batzuk
Bolua
San Lorentzo
Labegaraieta
Bergararako sarrerak: Biribilguneak
San Antonio: Biribilgunea eta Jaiotza
San Lorentzo (Eroski-ITV biribilgunea)
Beste batzuk
Udaletxeko fatxada
Oxirondo azokako sarrera
Agorrosin kiroldegiko sarrera
Simon Arrieta plazako 2 zuhaitz, Boluko 2 zuhaitz eta Matxiategi kaleko zuhaitz bat bat.
Erakusleiho lehiaketa
Komertzioek izena eman ondoren, abenduaren 13tik 18ra bitartean bozkatu ahal izango dute herritarrek, udal webgunearen bitartez. Abenduaren 20an, 10:00etan egingo da sari banaketa, saritutako merkataritza establezimenduetan.
Abenduaren 24ko azoka, Katabia plazara
San Martin plazan Olentzero eta Mari Domingiri ongi etorria egingo zaienez, abenduaren 24ko merkatu txikia lekuz aldatuko da, Katabia plazara, hain zuzen ere.