Gorka Artola izango da EH Bilduren alkategaia Bergaran

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko abenduaren 7a

Gorka Artola Alberdi, artxiboko irudi baten.

Bergarako EH Bilduren Mahai Politikoaren proposamena oinarriek berretsi ostean, Gorka Artola izango da alkategaia 2023ko udal hauteskundeetarako. Hautagai bakarra izan da Artola: "Erantzukizunez lanean eta elkarlanean jarraituko dugula udaletxetik, lidergo partekatuan sinesten dugulako".

EH Bilduren oinarrien babesa jaso izana eskertu du egungo alkateak eta dio, besteak beste, oraindik lan handia dutela aurretik: "Lidergo partekatuaren ari gara Oxirondoko merkatua biziberritzeko ahaleginean, eta Arrizuriaga kultur proiektua eta Emakumeen Etxea martxan jartzeko esfortzuan. Asko egin arren lan handia dugu oraindik".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak