Binakako txapelketako norgehiagoka jokatuko dute eguenean, Bergarako Udal pilotalekuan. Hala, jaialdia 17:00etan hasiko dute eta lehenengo norgehiagoka Binakako Promozio txapelketakoa izango da. Hor, Salaberriak eta Oier Etxeberriak Expositoren eta Bikuñaren kontra jokatuko dute. Jarraian etorriko da arratsaldeko norgehiagoka garrantzitsua, estelarra. Eskuz Binakako txapelketa barruko lehia izango da eta Lasok eta Imazek Peña II.aren eta Mariezkurrena II.aren kontra jokatuko dute. Bada, oraingoan zaleek ez dute Beñat Rezusta herrikidea bertatik bertara ikusiko, bergararrak hurrengo egunean, egubakoitzean, jokatuko du-eta, Larrainzarren. Eta, arratsaldeko azken partiduan Victor eta Salaverri II.ak Dario eta Arbizu izango dituzte aurrean.