Hondakinen Prebentziorako Europako Asteko sarietarako hautagaia da Laboratorium Museoa

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko abe. 1a, 15:08

'Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea?' erakusketarengatik hautatu dute Laboratorium Museoa sari hauetarako, eta azaroaren 24an jaso zuten ziurtagiria, Irunen.

Hamarkada bat baino gehiago darama Hondakinen Prebentziorako Europako Astea kudeatzeko idazkaritza teknikoan Ihobek. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Jarduketarako sozietate publikoa da. Europako ekimenean, urtero banatzen dituzte sariak, eta aurten, Bergarako Laboratorium Museoa izango da Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako hautagaietako bat.

Hain justu, Hondakin jasangarriak: fikzioa ala errealitatea? erakusketa dago oinarrian, eta hautagaitza hori ziurtatzen duen diploma jaso zuen Rosa Errazkin Laboratoriumeko arduradunak azaroaren 24an, Irungo Ficoba erakustazokan eginiko Basque Circular Summit 2022 jardunaldietan.

Ekimen osagarriak

Are gehiago, Laboratoriumeko kideek jakinarazi dute erakusketa horrek beste ekimen osagarri batzuk ere eragin dituela; besteak beste, ehungintza jasangarriaren inguruan egindako ekitaldia eta moda erakustaldia. "Ildo horretan, konpromisoak ere hartu ditu museoak, eta dendan eskaintzen dituen produktuak jasangarriak izango dira aurrerantzean".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak