Danobatgroup: Euskaraldiaren amaiera eta Euskararen Eguna ospatzeko lehiaketa antolatu dute beste urtebetez

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko aza. 30a, 12:34

Euskaraz izango gara leloarekin, aurten ere Danobatgroup kooperatiba taldeak Euskararen Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko lehiaketa antolatu du. Lehiaketan parte hartzeko, honako lotura honetara sartu behar da.

Lehiaketa kooperatiba taldeak lantegiak dituen herrietako herritarrei eta orokorrean gizarte osoari dago zuzenduta. Lehiaketan parte hartzeko, honako lotura honetara sartu behar da. Erantzunak Danobatgroup-eko webgunean aurkitu ahalko dira; abenduaren 14ra arteko epea dago parte hartzeko, eta erantzun zuzena eman dutenen artean produktu ekologikoz osatutako otarre bat zozkatuko da.

Bikain ziurtagiria

Danobatgroupek harreman sare zabala du eta lanerako hizkuntza asko erabili eta kudeatzen ditu. Baina Euskal Herriko lantegietako langile, hornitzaile, bezero, ikastetxe, administrazio eta abarrekin euskara erabiltzeko erabakia hartua du, eta horren adierazgarri dira taldeko kooperatiba guztietan euskararen erabilera bultzatzeko dituen planak eta lortutako Bikain Euskararen Kalitate Ziurtagiriak.

Konpromisoen berri

Euskaraz izango gara da Danobatgroupek etorkizunerako aurreikusten duen agertokia, eta hori errealitate bihurtzeko lanean ari da, bai eguneroko lanean, ikerketa eta garapenean, teknologia berrietan, elkarren arteko harremanetan… Baina, egunerokotasunetik haratago, gizarteari ere euskararekiko duen konpromisoaren berri eman nahi dio Danobatgroupek. Ildo horretan, Danobatgroupek inguruan garatzen diren hainbat ekimenetan parte hartzen du, eta ekimen sozial horietako askoren sustatzailea ere bada, Euskaraldia kasu. Euskararen Nazioarteko Eguna eta Euskaraldiaren amaiera ospatzeko aurten berriz ere lehiaketa antolatu du, Danobatgroup kooperatiba taldeak enpresak dituen herrietara zein gizarte osora zabalduta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak