Honako baldintza hauek bete beharko dituzte parte hartu nahi duten dendek:
- Bergarako merkataritza-establezimendu guztiak aintzakotzat hartuko dira lehiaketan, aurrez izena emanda. Izena emateko epea, azaroaren 30etik abenduaren 9ra bitartean, 943 761016 telefono-zenbakira deituta (komertzio-ordutegian).
- 2022ko abenduaren 8tik aurrera erakusketarako prestatuta egon beharko dute erakusleihoek.
- Sariak ematerakoan, kontuan hartuko da publizitate-mezuaren imajinazioa, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.
- Erakusleihoetan establezimenduan saltzen diren ohiko artikuluak agertu beharko dira.
- Erakusleihoak apaintzeko gorosti, goroldio, erratz edo izei naturalik ez erabiltzea erregutzen da.Halere, posible izango da lore-haztegi edo loradendetan eskuratutakoak erabiltzea.
- Epaimahaia osatuko dute Herritarren Batzordeak, Bergarako merkatarien Bedelkar elkarteak, Beart Bergarako arte elkarteak eta Gipuzkoako Bazkundeak izendatutako pertsonek. Herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute, bergara.eus webgunean gehien gustatu zaien erakusleihoa behin bakarrik aukeratuz, abenduaren 13tik 18ra bitartean. Pertsonako bozka bakarra izango da kontuan.
- Lehiaketako sariak hauek izango dira:
1.- Ziurtagiria eta 350 euro.
2.- Ziurtagiria eta 300 euro.
3.- Ziurtagiria eta 200 euro.
4.- Ziurtagiria eta 50 euro. Herritarren saria.
- Sari guztiak udal bonuetan banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.
- Sari-banaketa abenduaren 20an, martitzena, izango da.