Bergara Antzerki Musikala Elkarteak Bretxa musikala ikuskizunaren entsegu irekia egingo du Bergaran datorren igandean, abenduaren 4an, 18:00etan, Bergarako Ipintza Instititutuan.
Urtarrilean 13an Donostiako Victoria Eugenian izango den estreinaldia behar bezala prestatzeko eta kritika artistikoa errazte aldera, entsegura joateko gonbidapenak herriko kultur taldeei eta eragileei banatu dizkiete; musikariei, abeslariei eta parte hartuko duten hainbat elkartetako kideei.
Gainera, abenduaren 5etik aurrera, Victoria Eugeniara joateko autobus berezien txartelak jarriko dituzte salgai. Bergarako Udalak jarriko du autobusa emanaldiko egun bakoitzean, eta 2 euroko kostua izango du. Ikusleak Bergaratik Donostiako Victoria Eugeniako antzoki aurrera eraman eta handik ekarriko ditu zuzenean. Autobus berezi horien txartelak salgai egongo dira seminarixoa.eus atarian eta Seminarixoa aretoko txarteltegian bertan. Busera igotzeko, beharrezkoa izango da txartelarekin batera Victoria Eugeniako sarrera gidariari erakustea.
Musikala ikusteko, urtarrilaren 13ko, 14ko eta 15eko emanaldietako sarrerak salgai daude dagoeneko bretxamusikala.eus webgunean eta Victoria Eugeniako txarteldegian.