Indarkeria matxistari aurre egiteko, "sozialismoa eraikitzea" aldarrikatu du Itaiak

Maider Arregi 2022ko azaroaren 25a

Deba bailarako Itaiak ere mobilizazioa egin du San Martin plazan, Indarkeria matxistari aurre egiteko sozialismoa eraiki lelopean. Adierazi dute "beharrezkoa" dela "indarkeria matxista normalizatzen eta sostengatzen duen gizarte kapitalista gainditzea" eta, era horretan, "hori helburu duen antolakuntza sozialista eraikitzea". Hala, "emakume langileen babeserako zein erasotzaileei aurre egiteko eraginkorrak izango diren baliabideak" sortzen eta garatzen jarraituko dutela adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak