Rock asteburua dute Bergarako kartzela zaharrean, Potemkin taldearen itzulera eta guzti

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko aza. 25a, 11:12
Oñatiko Potemkin, egun; lau kontzertu eman ostean agur esango dute. Argazkia: Jose Mari Azpitarte.

Gaur, azaroak 25, Trini Fox eta Zeker taldeek joko dute (22:30); eta bihar, azaroan 26, Potemkin eta John Dealer & The Coconuts (22:30) igoko dira Kartzela zaharreko oholtzara. Lehen kontzerturako sarrerak bost euroko prezioa izango dute; bigarren kontzerturako sarreraren prezioa, berriz, zortzi eurokoa izango da.

Asteburu betea izango da honako hau ere musikari dagokionez. Danbaka musika lehiaketak laugarren gaua biziko du gaur (Ikus 34. orria), eta, horrez gain, kartzela zaharrean ere izango da zertaz gozatu; bereziki, punk rock doinuez. Gaur, Egubakoitzak Berreskuratzen ekimenaren barruan, Azpeitiko Trini Fox eta Elorrioko Zeker taldeek kontzertua emango dute (22:30); sarrera bost euro da.

Potemkin taldearen itzulera

Biharko jaialdia, berriz, berezia izango da: hamaika urteko etenaldiaren ostean, Oñatiko Potemkin taldeak itzulerako bigarren kontzertua emango du. "Itzulera dator Bonberoko (Bonberenea) Patxi Muñoak 25. urteurrenerako kontzertu berezi bat emateko deitu zigulako; gure bi diskoak han grabatu ditugu eta ezin genion ezezkorik eman proposamenari; arazoak izan ditugu entseatzeko orduan gure agendak sinkronizatzeko, baina oso gogotsu gaude jotzeko. Agur duina eman nahi genien gure jarraitzaileei... Gonbidapena egiten diogu jendeari kontzertuetara etor daitezen, seguruenik behin betiko agurra izango da-eta", dio taldeko abeslari Aixibar Urteagak.

Abeslariak gaineratu duenez, 11 urte urte ez dira oharkabean pasa: "Nire kasuan, astuna egin zait orduko automatismoak eta tonuak berreskuratzea; bereziki, tonu altuak direnean". Taldeko baxu-jole Alexis Alonsok dio duela 11 urteko indarrarekin itzuliko direla: "Indartsu gatoz, gozatzeko eta gozarazteko asmoz". Lau kontzertu izango dira: gaur, Tolosako Bonberenean; bihar, kartzela zaharrean, Legazpiko John Dealer & The Coconuts-ekin –22:30ean; sarrera, zortzi euro–; abenduaren 2an, Ondarroako Portukoranpin; eta abenduaren 3an, "seguruenik, behin betiko azken kontzertua", Oñatiko gaztelekuan.

Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak