Gipuzkoako Euskal Dantzarien Biltzarreko egoitzan azaroaren 17an egindako zozketaren arabera, hau izango da dantzarien ordena:
- Iara Sustaeta - Ane Lazarobaster (Azpeitia)
- Enara Artola - Danel Castillo (Lezo-Pasai Donibane)
- Alaitz Elorza - Aner Elorza (Azpeitia)
- Jone Arriaran - Izaro Arandia (Azpeitia)
- Ane Jaunarena - Mikel Esnaola (Lezo)
- Elene Astiazaran - Oier Arriaran (Azpeitia)
- Malen Arrizabalaga - Enaitz Segurola (Azpeitia)
- Onditz Esnaola - Jurgi Errandonea (Lizartza-Andoain)
- Naia Amorena - Manex Elgeta (Astigarraga-Oiartzun)
- June Izagirre - Jare Labaka (Azpeitia)
- Laiene Ezama - Julen Urrestilla (Azpeitia-Zestoa)
Dantzari guztiek euren lana egin ostean eta epaimahaiak erabakia hartzen duen bitartean, Bergarako Musika Eskolako dantza taldeko kideek koreografia bat egingo dute Neomak taldearen Ilargi berriak abestiarekin.
Epaimahaia Gipuzkoako Dantzari Biltzarrak izendatutako lau kidek osatuko dute:
- Ane Anza (Donostia)
- Arantxa garin (Hernani)
- Estela Atorragasti (Orio)
- Nahikari Vizuete (Lezo)
Idazkaria Antton Mendizabal izango da.
Ondorengo sariak emango dira:
- Saria. Udalak emandako garaikurra, txapelak eta 180 €.
- Saria. Garaikurra eta 160 €.
- Saria. Garaikurra eta 150 €.
- Saria. Garaikurra eta 140 €.
- Saria. Garaikurra eta 130 €
Garaikur bereziak ere izango dira:
- Jantzi egokienarentzat.
- 12 urte arteko ongien sailkatutako bikotearentzat.
Garaikurrak Bergarako Xanti Arrieta zeramikagileak eta Xabier Diaz de Zerio eskultoreak espresuki gaurko saiorako eginikoak dira.