Martxanterak taldeak kale-ekintza bat antolatu du "indarkeria instituzionalei aurre egiteko"

Koldo Zubia Salas 2022ko azaroaren 23a

Azaroaren 25eko Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Egunaren baitan antolatutako ekintza da. San Martin plazan izango da, 19:00etatik 19:30era. 

Azaroaren 25a Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna da. Hori dela eta, "indarkeria instituzional guztiei" aurre egiteko asmoz, kale-ekintza bat antolatu du Bergarako Martxanterak taldeak.

Hain zuzen, 19:00etatik 19:30era izango da, San Martin plazan. Beste urte batzuetan egin den moduan, aurten ere espazio publikoa hartu eta ekintza politiko-artistiko bat egingo dute. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute. 

Bailarako mugimendu feministako kolektiboekin batera adostutako gaia izango da ardatz: indarkeria instituzionala. Suaren sinbolismoa eta potentzialtasuna lagun, "sistema patriarkal, arrazista eta kapitalistan sostengatzen diren instituzioen indarkeriak seinalatuko dira". Era berean, jasaten dituzten indarkeria horiei aurre egiteko antolakuntzaren eta elkar-babesaren beharra azpimarratuko dute, beste behin. Aurtengo kale-ekintza Candem Dance eskolako dantza talde baten ikuskizunarekin amaituko dute. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak