Celia Santosek Bergaran aurkeztuko du 'La niña de Rusia' liburua, azaroaren 24an

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko aza. 22a, 17:44

Celia Santos idazle ezagunak (Bergara, 1972) La niña de Rusia liburua aurkeztuko du etzi, hilak 24, Seminarixoan (18:30). Liburuak Teresa Santosen istorioa kontatzen du, 36ko gerrak eraginda Errusiara ihes egin behar izan zuen umearen kasua.

Liburuak Teresaren istorioa kontatzen du, 36ko gerrak eraginda Errusiara ihes egin behar izan zuen umearen kasua. "Oso pozik" dago Santos liburua jaioterrian aurkeztuko duelako. "Bergara nire jaioterria da, eta ezin diot joateari utzi. Duela hiru urte izan nintzen azken aldiz, La maleta de Ana liburua aurkezteko. Oso bero eta abegitsu hartu ninduten eta maitasun bera eskaini nahi diet oraingoan; nire herrikideek ez dute gutxiago merezi. Aurkezpena ez da ohikoa izango: Angel Petisme kantautore eta poeta izango dut ondoan, konprometitua eta solidarioa; haren abesti aldarrikatzaileak eskainiko ditu; gainera, Teresa Santosi eskainitako abesti bat konposatu du eta egun horretan primizian abestuko du", adierazi du. Liburua erosteko aukera egongo da aurkezpenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak