MUko ikasleek 5 botila diseinatu dituzte Ibilirentzat beste urte batez

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko aza. 22a, 14:15

Mondragon Unibertsitateko Industria Diseinu Graduko 3. mailako 64 proposamenen artean, Ibilik eta Mondragon Unibertsitateak bost diseinu aukeratu dituzte. Irabazle izan diren diseinuak benetako produktu bihurtu eta merkaturatuko dira. 

Ibilik, sukaldeko tresneria egiten duen Gipuzkoako markak, eta Mondragon Unibertsitateak duten lankidetzaren ondorioa da ekimena. Aurreko ikasturteko arrakastaren ondorioz, berriz egitea erabaki zuten. "Ibilirentzat oso interesgarriak dira halako lankidetzak, gure erabiltzaileentzat gaur egun erakargarria izan daitekeenari buruzko ikuspegi eguneratua, berria eta gaztea eskaintzen baitigute", azaldu dute enpresakoek.

Pasa den urteko bost irabazleen diseinuak 60 herrialdeetara esportatzen den katalogoan eta Ibiliren webgunean jarri zituzten —ikaslearen eta diseinuarena izena zehaztuta—. Urtebetean, 10.000 unitate baino gehiago saldu dira mundu osoko hainbat herrialdetan: Espainian, Morokoan, Portugalen, Sri Lankan, Costa Rican, esaterako. Aurten, prozedura berdina jarraituko dute eta bai enpresak, baita unibertsitateak ere, iazko kopuruetara iristea espero dute.

Bergarar bat irabazleen artean

Aurtengo irabazleen artean Maitane Urkiola bergararra dago Marea diseinuarekin. Eta aukeratuen zerrenda Teresa Pagaegik –Impact botilarekin–, Ainara Urrak –Horizon diseinuarekin–, Mireia Elexpek –Cocolina botilarekin– eta Eider Gabirondok –Vinikunka diseinuarekin– osatzen dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak