Lokatza ziklismo eskolako txirrindulariak lokatzetara bueltatu dira

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 21a, 12:33
Ziklo-krosean urte batzuk lehiatu gabe egon ostean, pandemiaren garaikoak, besteak beste, 2022-2023ko denboraldian Bolintxo-Lanako txirrindularien presentzia berreskuratu da neguko disziplinan. Kasu honetan, Unai Ormaetxea aramaioarra izan da lehen urteko kadete mailan.

Urte batzuk pasata, Bolintxo Okidengia-Lana E. Koop. taldeko txirrindulariak berriz ere lokatzetara itzuli dira. Pandemiaren garaiko urteetan ezin izan dira ziklo-krosean lehiatu, eta asteburu honetan izan da taldearen berragerpena. 

Denboraldia urrian hasi zen arren, Lokatza Ziklismo Eskolak txirrindularien heziketa prozesuan pausoz pauso jardun du. Horregatik, asteburu honetan Lezamako lasterketan egin dute debuta eta Unai Ormaetxea aramaioarra izan da parte hartzailea, lehen urteko kadete gisa. Lokatza izan dute, egindako euriaren ondorioz, eta Lezamako zirkuituari hiru itzuli eman behar izan dizkiote txirrindulari gazteek. Ormaetxearen esanetan, lasterketa gogorra izan da zirkuituaren egoeragatik, baina, hala ere, gogotsu bukatu du, hurrengo lasterketa noiz izango den galdezka.
 
Era berean, errepideko denboraldi berriari begira talde osoa hasi da neguko prestaketarekin, eta mendia, gimnasioa eta bizikleta uztartzen dihardute. 
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak