Bergarako EH Bilduren Mahai Politikoak Gorka Artola proposatu du alkategai izateko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko azaroaren 18a

Gorka Artola Alberdi, Bergarako udaletxean.

2023ko maiatzeko udal hauteskundeei begira, alkategaia aukeratzeko prozesuan murgilduta dago Bergarako EH Bildu, eta Mahai Politikoak Gorka Artola proposatu du alkategai izateko. Beste hautagairik aurkeztu ezean abenduaren hasieran berretsiko du militantziak Artolaren proposamena.

Bergarako EH Bilduk ohar bidez aditzera eman duenez, Gorka Artolak prestutasuna azaldu du alkate izateko hautagaitzarako aurkezteko eta Mahai Politikoak balorazio oso positiboa egin du agintaldian zehar Artolak eta gobernu talde osoak egin dituzten proiektuez eta oraindik orain egiten ari direnez. Gainera, pandemia garaian herritarrekin eta eragileekin bultzatutako elkarlana nabarmendu du Mahai Politikoak hautagaitza proposatzeko orduan, baita bergararrak herrian hobeto bizitzeko egindako ahalegina ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak