Bergarako erraldoi eta kilikien konpartsak izan du ekitaldiari hasiera emateko ardura eta gero egin dituzte Euskaraldiko materialaren zozketa, dantza, eta gaztaina-erre jana. Ekitaldiko une bereziena, euskara bultzatzen lanean diharduten Berriketan Mintzalagunen eta Pol Pol Mendi Taldearen lana errekonozitu dutenean etorri da. "Norbanakoek presentzia handia dute Euskaraldian, baina, gaur, bigarren plano baten urte guztian zehar euskara bultzatzen diharduten herriko bi elkarte omendu gura izan ditugu", azaldu du Euskaraldiko koordinatzaile Andrea Gonzalezek.
Hizkuntza ohiturak aldatzeko helburua duen ariketa soziala hasi da eta datozen 15 egunotan ez dira horren bueltako ekitaldiak faltako. Esaterako, azaroaren 22an, sare sozialen inguruko tailer bat egingo dute Klak! Gazte Ahotsak! lagunduta, eta azaroaren 30ean, Euskal Herrian Euskaraz taldeko kideekin solasaldia egingo dute.