Udalak garrantzi berezia eman nahi izan dio gazteekin egindako lanketari Ainhoa Letek, Berdintasun zinegotziak, azaldu duenez: "Bereziki interesgarria iruditzen zaigu etorkizuneko bergararrak emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean heztea, horregatik, herriko ikastetxeak lanketa honetan inplikatu izana nabarmendu nahi dut”.
Bergarako ikastetxeetan sentsibilizazio ekintzak egiten ari dira Eskola morea, etorkizun hobea lelopean. Lelo horrekin eta aukeratutako irudiekin itsasgarriak egingo dira; eta ikastetxeetan gaiari lotuta egindako ekimenekin bideo bat osatuko da.
Egitaraua
Azaroaren 25ean, 19:00etan, San Martin plazan, elkarretaratze-kale ekintza egingo da, Martxanterak talde feministak antolatuta.
Azaroaren 28an, 12:00etan, San Martin plazan berriz ere, emakume helduenganako indarkeria salatzeko elkarretaratzea egingo da, Duintasunak antolatuta.
Abenduaren 15ean, 18:00etan, UNEDen, Nerea Barlojak Sexu izuaren eraikuntza hitzaldia emango du, Martxanterak talde feministak eta Udalak antolatuta.
