'Bergara Oinez' programako hamabigarren irteera Goyenecheren eskutik

Zuriñe Urruela Santidrian 2022ko azaroaren 17a

Gaur, azaroaren 17an, 24 lagunek hartu dute parte Bergara Oinez programako urteko hamabigarren irteeran; Goyeneche Fundazioak izan du horren ardura.

Agorrosin jarduera gunetik abiatu dira Ozaetara; handik Miguel Altuna ikastetxera eta Goyeneche Fundazioko garagunean amaitu dute ibilaldia, San Antonio kaletik pasatuz. Helmugan, hamaiketakoa egin dute parte-hartzaileek.   

Hurrengo irteera, urteko azkena, abenduaren 1ean izango da, Bergarako Udalak antolatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak