Erabilgarri geratu ziren Bergarako 21 ortu komunitarioak esleitu dituzte

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 16a, 12:13

Lehen deialdian epez kanpo jasotako eskaerekin eta geroago jasotakoekin beste zozketa bat egin zuten azaroaren 10ean. Esleitzeke zeuden San Joxepeko 21 ortuak behin-behinean esleitu dituzte eta eskaera bat itxarote-zerrendan dago. Orain, erreklamazioetarako hiru eguneko epea zabalduko dute. Aurretik esleitu ziren ortuen erabiltzaileek, berriz, ikastaroa jaso zuten, eta lanean hasi dira jada.

San Joxepen dauden Bergarako 96 ortu komunitarioetatik 75 urriaren 5ean egindako zozketa bidez esleitu zituzten. Lursail bat jaso zuten haiek, eta, urriaren 22an eta 29an ikastaroa egin ostean, lanean hasi ziren ortuetan. Esleitzeke geratu ziren 21 lursailekin, berriz, beste zozketa bat egin dute azaroaren 10ean. Ondorioz, lursail guztiak esleitu dituzte; azken 21 horiek behin-behinean, eta eskaera bat itxarote-zerrendan gelditu da.

Behin-behineko esleipenen eta itxarote-zerrendaren aurka erreklamazioak egiteko, hiru egun naturaleko epea zabalduko dute, Udaleko iragarki-taulan eta webgunean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita. Erreklamaziorik egon ezean, behin betikotzat joko dira esleipendunen eta itxarote-zerrendak, eta, erreklamazioren bat jasotzen bada, kontuan hartuko da behin betiko zerrenda egiteko orduan. Zerrenda hori ere iragarki-taulan eta webgunean argitaratuko dute. Esleipena behin betikoa izateko, eskatzaileek deialdiaren oinarrietako hirugarren puntuan ezarritako bi baldintzak bete beharko dituzte: 50 euroko fidantza ordaintzea eta, ondoren, Udalak antolatutako baratzegintza ekologikoari buruzko ikastaroa egitea.

Lursail bat jasotzeko aukera, une oro zabalik

96 lursailak esleitu dituzten arren, ortu komunitarioetan interesa duen herritar orok une oro egin dezake lursail baten eskera, eta, horrela, itxarote-zerrendan sartuko da. Eskaerak jasotako hurrenkeran esleituko dituzte libre geratzen direnak. INFORMAZIO GEHIAGO.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak