Bergarako Kirol Elkarteak hainbat ekimen antolatu ditu Gabonetara begira

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko aza. 15a, 18:35
Aurreko urteko 'Alfredo Najera Memoriala' bertan behera geratu zen, baina ekainera atzeratu zuten. (Argazkia: I.S.)

Urteroko gabonetako zozketa, produktuen salmenta eta futbol txapelketak egingo dituztela aurreratu dute antolatzaileek. Gainera, BKE-ko kromoen aurkezpena egingo dute.

Datozen asteetan jarriko du martxan Bergarako Kirol Elkarteak urteroko Gabonetako zozketa berezia. Sariak Bidekurutzeta kaleko erakusleihoan egongo dira ikusgai, Depor tabernaren ondoan, eta txartelak salgai egongo dira jokalarien arten eta ondorengo tabernetan: Depor, Irrintzi, Agorrosin eta Labegaraieta. Zozketa abenduaren 31n egingo da 20:00etan, eta 30 egunetan ez bada irabazlerik erreserba zenbakira pasatuko litzateke saria; sari nagusia da Gabonetako otar erraldoia; bigarren saria, patinete elektrikoa; hirugarrena, asteburu baterako opari txartela; laugarrena, telebista bat; eta bosgarrena, BKEko kirol materiala.

Halaber, askotariko kirol materiala ere jarriko dute salgai. Webgunean, Depor tabernan, bergarake@gmail.com helbidera idatzita edota 621 220 150 telefonoan egin daitezke eskaerak. Materiala ere Bidekurutzeta kaleko bulegoan egongo da ikusgai. Antolatzaileek eskatu dute eskaerak garaiz egiteko, "garai hauetan izaten diren eskaera pilaketak ekiditeko".

Futbol txapelketak

Gabonetan bi futbol txapelketa egingo dira Bergaran. Alde batetik, Alfredo Najera Memoriala jokatuko dute, abenduaren 23an, Ipintza eta Agorrosinen eta antolatzaileek aurreratu dutenez, "lehen mailako taldeak izango ditugu Bergaran". Aurreko urteko edizioa bertan behera utzi zuten, eta horregatik, aurtengo ekainean egin da.

Bestetik, abenduaren 29an, Emakumezkoen kadete mailako Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako selekzioen txapelketa hartuko du Agorrosinek.

BKE-ko kromoak

Gabonen atarian, Bergara Kirol Elkarteko kromoen aurkezpena egingo dute. Aurtengoan, Futbol federatuko taldeez gain Futbol Eskolako jokalariak ere izango dira bilduman. Kromoak Gabonetan jarriko dituzte salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak