Mauricio Arregui bergararra da Gipuzkoako Bazkundeko lehendakari berria

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko aza. 15a, 18:54

Mauricio Arregui Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkuran, gaur. (Argazkia: Gipuzkoako Bazkundea).

Gaur izendatu du Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkurak Mauricio Arregui Aulestiarte erakundeko lehendakari. Ormak enpresako kontseilari ordezkaria da gaur egun, eta enpresa horren sortzaileetako bat izan zen duela 30 urte Donostian. Osoko Bilkura Konstituziogilean, 55 kideetatik 20 berriak izanik, presidenteaz gain, Batzorde Betearazle berriko beste 9 kide ere hautatu dituzte; tartean da, Fagor Arrasate S.Coop-eko Juan Etxeberria.

Gaur egin den Gipuzkoako Bazkundearen Osoko Bilkuran izendatu dute Mauricio Arregui lehendakari. 2010etik Gipuzkoako Bazkundeko Osoko Bilkurako kide izan da, eta Batzorde Betearazleko kide 2010etik 2018ra. Bilkuran izan da eta adierazi du kargua "erantzukizun eta errespetu handiz" hartu duela eta bere eginkizunak "lankidetza-, kohesio- eta zerbitzu-espirituarekin beteko dituela".

Hitza hartu duenean erakundearen balioak azpimarratu ditu: "Zintzotasuna, ahalegina eta lanaren kultura dira gure ezaugarri nagusiak. Horri gehitzen badiogu gure enpresek lehiakortasun handia dutela mundura irekita daudelako, berritzaileak direlako eta giza kapital oso prestatua dutelako, argudioak ditugu egungo egoera ekonomiko eta geopolitikoak planteatzen digun ziurgabetasunari baikortasun moderatu batekin aurre egiteko".

Era berean, eskerrak eman dizkie orain arte lehendakari izan den Pedro Esnaolari eta kargua uzten duten Osoko Bilkurako gainerako kideei; baita Bazkundeko langileei azken urteetan egindako lanagatik. Osoko Bilkura Konstituziogilean, 55 kideetatik 20 berriak izanik, presidenteaz gain, Batzorde Betearazle berriko beste 9 kide ere hautatu dituzte; horietako bat da, Fagor Arrasate S.Coop-eko Juan Etxeberria.

Mauricio Arregui Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua da EHUn, MBA Avila University de Missourin (AEB), Eraikuntza Enpresen Zuzendaritza eta Antolaketan Masterra Kataluniako Unibertsitate Politeknikoan, eta PMP-Project Management Professional- Project Management Instituten (PMI). Gaur egun, Ormak Taldeko kontseilari delegatua da. Enpresa horren sortzaileetako bat izan zen duela 30 urte Donostian.

Gipuzkoako Bazkundeak Gipuzkoako 75.000 enpresa, negozio eta saltoki baino gehiagoren interesak ordezkatzen eta defendatzen ditu, eta jarduera Gipuzkoa garatzen duten enpresen garapen ekonomikoa sustatzea du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak