Senegal modu berezian ezagutzeko bidaia antolatu du Ndank Ndank elkarteak

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko aza. 15a, 10:18

Bergarako Ndank Ndank elkarteak orain arte antolatu ez duen bidaia formatua antolatu du 2023ko otsailaren 14tik 24ra. Somone, Dionewar, Saint Louis, Lago Rosa eta Dakar ezagutuko dituzte, betiere gidari senegaldarrarekin. Sei lagunek eman dute izena dagoeneko eta euren asmoa da gehienez 15 laguneko taldea osatzea; kopuru hori osatu arte egongo da izen-ematea zabalik.

Hamar eguneko bidaiaren prezioa da 900 eurokoa, eta prezioaren barruan honako zerbitzu hauek sartzen dira: herrialde barruko garraioa, ostatua eta jana, bidai-gidaria, bidaia asegurua eta kultura ekintzak. Izena emateko edo argibide gehiago jasotzeko telefono zenbaki bat eta helbide elektroniko bat eman dituzte: 636 163 010 edo ndank.ndank.elkartea@gmail.com.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak