Azaroaren 22arekin ospatuko da aurten ere musikarien eguna den Santa Zezilia. Bergarako orkestra sinfonikoak atzo egin zuen kontzertua Mariaren Lagundiko elizan eta txiki gelditu zen jende asko gerturatu baitzen hura entzutera.
Enrike Txurrukaren zuzendaritzapean Christoph Willibald Gluck-en Alcerte, Jesus Guridi maisuaren hiru obra, Aram Khatchaturianen Adagioa, Txurrukak berak moldatutako Hiru suediar polska, eta Leroy Andersonen Blue Tango eskaini zituen orkestrak.