16:00ak aldera, luizi baten ondorioz, tuneleko sabai zatiak erori dira errepidera. Ibilgailurik harrapatu ez duten arren, auto batek tuneleko ertza jo du eroritako zatiak saihestu nahian.
Bidegiko teknikariek ingurua ikuskatu eta kalteak aztertu dituzte eta jakinarazi dute berehala hasiko direla konponketarekin. Tunela astelehenean, hilak 14, zabaltzea aurreikusten dute. Bitartean, autobideko trafikoa Maltzagarako norazkoko tuneletik bideratuko dute.