Amodiozko gutunak eta esaldiak prestatzera deitu du Jardunek

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 10a, 09:44

Amodiozko gutunen 2020ko irabazle eta antolatzaileak

Lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 8a izango da eta amodiozko gutunaren irabazleak 500 euroko saria izango du, bigarren saridunak 250 euro jasoko ditu eta, gainera, Bergarar onenarentzako eta 26 urtetik beherako onenarentzako 150 euroko saria egongo da. Amodiozko esaldi onenak, berriz, 100 euro jasoko ditu. Sari banaketa San Valentin egunerako dago aurreikusita –otsailak 14–, Bergarako Irizar jauregian, 19:00etan.

Azken urteetan bezalaxe, aurten ere Jardun Euskara Elkarteak amodiozko gutunen eta amodiozko esaldien lehiaketak antolatu ditu. 

Hauek dira lehiaketaren oinarriak:

Amodiozko gutunen 31. lehiaketa

  1. Lehiaketa honetan 2007an edo lehenago jaiotako edozein pertsonak parte har dezake.
  2. Lan guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Gehienez, hamar gutun aurkezteko aukera dago, baita aurreko urteetan sarituak izan ez diren gutunak ere.
  3. Lanek gutun forma izan beharko dute eta DIN A-4 orrietan eskuz zein ordenagailuz idatzita aurkeztu ahal izango dira. Lanen luzera ezin izango da bi orrialde baino gehiagokoa izan.
  4.  Posta arruntez bidaltzeko, egilearen datuak –izen-abizenak, adina, telefonoa, helbidea– kartazal txiki batean sartu, ondoren kartazal txiki hori eta gutuna kartazal handiago batean sartu eta bidali. Posta elektronikoz bidaltzeko, gutuna fitxategi batean bidaliko da, Gutuna izenarekin, eta egilearen datuak, Egilea izena duen beste fitxategi batean.
  5. Gutunak honako helbide honetara bidali beharko dira: Amodiozko Gutunen XXXI. lehiaketa Jardun Euskara Elkartea, Errotalde jauregia z.g. 20570 Bergara  Gipuzkoa. amodiozkogutunak@gmail.com.

  6.  Lanak jasotzeko azken eguna 2023ko urtarrilaren 8a izango da.

  7.  Sariak honako hauek izango dira: lehen saria, 500 euro; eta bigarren saria, 250 euro

    -Bergarar onenarendako saria: 150 euro –lehen edo bigarren saria Bergarako norbaitek lortuko balu, bergarar onenarentzako saria hurrengo bergarar onenari emango litzaioke–.
    -26 urtetik beherakoen onenari saria: 150 euro. Irakurle gazteek emandako saria –lehen edo bigarren saria 26 urtetik beherako norbaitek lortuko balu, saria hurrengo gazte onenari emango litzaioke–.
    -Pertsona berak ezin izango du sari bat baino gehiago eskuratu.

  8. Sari ematea, egoerak laguntzen badu, otsailaren 14an, asteartea, San Valentin egunean egingo da, Bergarako Irizar jauregian, 19:00etan.

  9. Lan guztiak Jardun Euskara Elkartearen esku geratuko dira eta osorik zein zatika argitaratzeko aukera izango du, betiere, egilea zein den garbi adieraziz.

  10. Lehiaketaren epaimahaia literatura eta kultura munduko pertsona ezagunek osatuko dute. Gazteen sarirako epaimahaia, berriz, Bergarako ikastetxeetako ikaslez osatua egongo da.

Amodiozko esaldien VII. lehiaketa

  1. Lehiaketa honetan edozein pertsonak parte har dezake.
  2. Mezu guztiek jatorrizkoak, argitaragabeak eta euskaraz idatziak izan beharko dute. Nahi beste esaldi aurkezteko aukera dago.
  3. Amodiozko esaldiak Whatsappez 605 71 24 69 telefono zenbakira edo posta elektronikoz amodiozkogutunak@gmail.com helbidera bidali beharko dira, 2023ko urtarrilaren 14a baino lehen.
  4. Saria: amodiozko esaldi onenarendako saria, 100 euro. Irakurle gazteek emandako saria.

Informazio gehiago nahi izanez gero:
943 76 36 61 eta 605 71 24 69 telefono zenbakiak eta www.jardun.eus webgunea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak