Antxintxika Kroseko irudi onenak

Arantzazu Ezkibel Galdos 2022ko azaroaren 5a

Antxintxika Krosa jokatu dute gaur; handbikean dabiltzanak, aulki gurpildunak, patinatzaileak, atletak eta urritasun funtzionala dutenak izan dira irteera puntuan, guztira 300dik gora.

10 kilometroko lasterketan, atleten sailean, David Garcia eta Ainara Urrutia izan dira azkarrenak. David Garciak 30:27ko denbora egin du; bigarren Iñigo Alzola arrasatearra sartu da helmugan, 30:45 denborarekin; eta, hirugarren Andoni Gomez bergararra, 30:50 denbora eginda.

Emakumezkoetan, esan bezala, Ainara Urrutia aretxabaletarra izan da azkarrena, 36:18ko denbora behar izan du lasterketak dituen 10 kilometroak egiteko.

Handbike modalitatean Jon Galarraga izan da azkarrena 22:24 denbora eginda. Joseba Azkarate oñatiarra eta Antxintxika taldeko kidea laugarren sailkatu da, 43:24 denbora eginda.

Patinatzaileetan azkarrena Aitor Vacas izan da, 19:45 denborarekin. Emakumezkoetan, aldiz, Amale Mugika pasaiarra, 20:51 denbora eginda.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak