Txotxongilo Mostra martxan Bergaran, ume eta helduen gozagarri

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko aza. 5a, 11:56

Txotxongiloen asteburua da honako hau Bergaran, Taun Taun taldeak bi urtean behin antolatzen duen Txotxongilo Mostraren 16. edizioa ospatzen ari dira-eta. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan material birziklagarriez osatutako tinglaua, Markeliñe taldearen Andante kale ikuskizuna eta Solobe Art konpainiaren Mierda de ciudad antzezlana izan ziren lehen eguneko protagonista.

Zapatuan eta domekan ere egongo da zertaz gozatu. Esaterako, udaletxeko osoko bilkuren aretoko instalazio berezietan bisitariek ezusteko objektuak manipulatuko dituzte, esperimentatu eta jolastu: gaur, hilak 5, 18:00etatik 19:00etara; eta bihar, hilak 6, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

 
Erlazionatuak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak