Ekainean grabatu zuen musikariak lana Lazkaon, Bilbon, Getxon eta Bergaran, eta hamabost abestik osatzen dute. Maldanbera taldea izan du horretarako lagun, laukote formatuan. Alex Alonso –bateria eta programazioak–, Oier Aldekoa –baxua, teklatuak eta ahotsa– eta Miguel Moyan –gitarra, teklatuak eta programazioak– izan ditu bidelagun.
Hertzainak taldea bertan behera utzi zutenean abiatu zuen taldeko abeslariak bakarkako ibilbidea, eta harrezkero, bederatzi lan argitaratu ditu, eta Durangoko Azokan aurkezteko asmoa du, Elkarren eskutik, haren ibilbidea laburbiltzen duen zuzeneko lana.