'Queso de cabra y té con sal' pelikula: Tradizioa eta kapitalismoa

Antonio Zabala 2022ko aza. 4a, 15:14

Filmaren izenburua irakurtzerakoan bat baino gehiago nahiko harrituta gera daiteke. Baina, filma ikusiz gero, pertsonaien eguneroko bizitzako ekintzekin eta ohiturekin lotuta dagoela ohartuko da.

Fikziozko filma izan arren, dokumental antropologikoetara hurbiltzen da gehiago. Amraken eta bere ondoan daudenen bizimodua ikusten dugu: non bizi diren, zer egiten duten, estepan bizi den jendearen arazoak eta bertan sortzen diren gatazkak.

Agertzen den guztia modu lasaian, ia deskripzio moduan azaltzen zaigu. Horrela, alde batetik, filma ondo ikusten da, askorik ezagutzen ez dugun gizarte batera hurbiltzen garelako. Baina, beste alde batetik, zuzendariak erabiltzen duen kontatzeko moduari eta sortzen duen gatazka dramatikoari indar eta gatz – agian, teari botatzen diotenaren zati bat– apur bat falta zaio, arruntasunetik irten ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak