Antxintxika lasterketak eragina izango du trafikoan bihar, zapatua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2022ko aza. 4a, 13:04

Antxintxika lasterketako parte hartzaileetako batzuk, 2019an. Imanol Soriano.

15:00etatik 18:30era bitartean, itxita egongo dira Bergarako kaleetako batzuk, eta bi autobus geltoki ere ez dira erabilgarri egongo

Antxintxika lasterketa egingo dute bihar Bergaran, eta Udalak jakinarazi du horrek eragina izango duela trafikoan.

Hain justu, 15:00etatik 18:30era bitartean, moztuta egongo da Ibargarai kaleko 2 eta 38 zenbakien arteko tartea, palmerako errotondara arte, eta baita Zurradero kalea ere. Are gehiago, Ibargarai kaleko autobus geltokia eta Kataibiakoa ere ez dira erabilgarri egongo; bai, ordea, autobus geltoki nagusia eta IAT Ibilgailuen Azterketa Teknikoko parekoa.

Hala, herritarrei gomendatu diete ordu tarte horretan auto partikularrik ez erabiltzeko, "ezinbestekoa" ez bada, nahiz eta larrialdietarako pasoa bermatuta egongo den.

Lasterketaren ibilbidea

Lasterketan parte hartuko dutenak Ernai kaletik sartuko dira Bergarara: Lizaria, Boni Laskurain, Oxirondo, Herrilagunak, Zurradero, Ibargarai, Ibargaraiko biribilgunean buelta, Ibargarai, Fraiskozuri, Irizar eta Irala.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak