San Joxepe Jubilatu Elkarteak azaroko lehen hamabostaldiko jardueren berri eman du

Koldo Zubia Salas 2022ko aza. 2a, 12:09

Urriaren 29an, Jardunekin eta Udalarekin elkarlanean, txokolate-jana prestatu zuten San Martin plazan. Bihar bertan, Beti On zerbitzuaren aurkezpena izango da San Joxeperen egoitzan. Ekitaldi sorta polit baten berri eman dute azaroaren lehen erdirako.

San Joxepe Jubilatu Elkarteak azaroko lehen hamabostaldirako antolatu dituen jardueren berri eman du. Hauek dira ekitaldiak, egunaren arabera antolatuta:

  • Azaroaren 3an, Beti On zerbitzuaren aurkezpena izango da San Joxeperen egoitzan. Pertsona nagusiei zuzendutako zerbitzu bat da; bakarrik bizi diren nagusiei edota gazteekin bizi diren nagusiei zuzendutakoa. Noizbehinka errepikatzen den aurkezpena da. 18:00etan.
 
  • Azaroaren 5ean. Odol Emaileen Elkarteak emaileei eskertu nahi die gizarteari egiten dioten ekarpena, eta helburu horrekin ospatuko du ekitaldia San Joxeperen egoitzan. Larunbatean, 13:00etan. 
 
  • Azaroaren 7an. Sasoian ikastaroari emango zaio hasiera San Joxeperen egoitzan, La Caixa fundazioak nagusientzat antolatuta dituen jarduerekin jarraituz. Osasuna sustatzen dute ariketa fisikoen bitartez. Astelehen eta astearteetan, 11:00etatik 12:00etara. Gabonak arte iraungo du ikastaroak. 
 
  • Azaroaren 8an eta 10ean. Lizarrara irteera ez ezik, erorketen aurkako ikastaroa ere izango da egun horietan.

- Azaroaren 10ean, Lizarrara joango dira, egun-pasa, San Joxepeko jubilatuak eta pentsiodunak, zahartzaro aktiboari eutsiz. San Joxepeko bulegoan eman behar da izena, azaroaren 5a baino lehen. Irteera 08:30ean eta itzulera 18:30ean. Prezioa: 45 euro.

- Erorketen aurkako ikastaroa izango da azaroaren 8an eta 10ean. Osakidetzak eta Udalak sustatzen dute ikastaroa. Dohainik izango da eta hainbat aholku eta informazio jasoko dute bertaratuko direnek. Izena emateko tokiak: Agorrosin, anbulatorioa eta San Joxepe egoitza. Izena emateko azken eguna azaroaren 4a da. Ikastaroaren ordutegia: 16:30etik  18:30era. 
 
  • Azaroaren 16an. Laboratoriumeko arduradunek Kotoi Kafea antolatu dute San Joxepen. Bergarak historian zehar izan duen ehungintza dela eta, nagusiek duten informazio eskean agertuko dira egun honetan. Nagusien ezagutza aprobetxatu nahi dute lana biribiltzeko, eta, akaso, dokumentalen bat sorrarazi. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak