Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen XVI. Mostra badator

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko urr. 31a, 09:13

Taun Taun teatroaren 'Tinglaua' instalazioko objektu bat. (Argazkia: Taun Taun)

Konpainiek euren lanak eszenaratuko dituzte azaroaren 3tik 6ra, pertsona guztiengana heltzeko helburuarekin.

Azaroaren 3tik 6ra hartuko du Bergarak Taun Taun Teatroak antolatzen duen Helduentzako Nazioarteko Txotxongiloen Mostra. San Martin plazan, Seminarioan eta Munibe plazan erakutsiko dituzte lanak Euskal Herriko zenbait herritatik nahiz Kataluniatik, Argentinatik, Mexikotik eta Uruguaitik etorritako artistek.

San Martin plazan egingo da inaugurazioa, azaroaren 3an, eta, ondoren, Trabajos de interior lanaz gozatu ahal izango da. 4an, berriz, Andante maskara-antzerkia eta Mierda de ciudad lanak eskainiko dituzte. Zapatuan, Pasos largos, Libèlul.la eta The Strambotik Kabaret. Azken bi horiek 6an errepikatuko dituzte, Trashhh eta Anima, Animae, Animan laburrarekin batera.

Halaber, Taun Taunek instalazioa jarriko du udaletxeko osoko bilkuren aretoan lau egunetan. Bisitariek ezusteko objektuak manipulatuko dituzte, esperimentatu eta jolastu: 3tik 5era, 18:00etatik 19:00etara; eta 6an, 11:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak