Zapaturako aurreikusitako ekintza batzuk bertan behera utzi dituzte Bergaran

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 27a, 16:15

Larunbatera arte luzatu dute sute arriskuengatiko alerta laranja. Sute arriskua ekiditeko, Bergarako Udalak Gaba Baltzerako aurreikusita zeuden hainbat ekitaldi bertan behera utzi ditu: San Martin plazan egitekoa zen sua, batetik; eta Deabru Baltzak taldearen Su-danborrak piroteknia ikuskizuna, bestetik.

Eusko Jaurlaritzak adierazi duenez, baso-sute arriskua oso handia da Bizkaian, Gipuzkoan eta Aiaraldean, hegoaldeko haizearen indarragatik, tenperatura altuengatik eta landarediaren egoeragatik. Horregatik, lehorteak eta hego haize bolada bortitzek eragin duten sute arriskuaren alerta laranjak indarrean jarraituko du zapatura arte. 

Egoera honek eraginda, Bergaran Gaba Baltzaren baitan antolatutako ekitaldi batzuk bertan behera uztea erabakia du Bergarako Udalak. Hauek dira bertan behera utzitako ekitaldiak:

  • Urriaren 29an sua egitea San Martin plazan, Gau Beltzaren egitarauaren barruan. 
  • Urriaren 29an 22:00etan Su-danborrak piroteknia ikuskizuna, Deabru Beltzak taldearena.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak