Gabonetako argiak pizteko egutegia eta ordutegia murriztu egingo dituzte

Koldo Zubia Salas 2022ko urr. 25a, 12:20

Egungo egoera ekonomikoa aintzat hartuta, Bergarako Udal Gobernuak erabaki du 2022. urteko Gabonetan, kaleak apaintzeko jartzen diren argien egutegia eta ordutegia doitzea.

Beste leku batzuetan egiten ari diren moduan, hortaz, eta kontsumoa gutxitze aldera, ohi baino egun batzuk beranduago piztuko dira argiak, eta ordutegia ere murriztu egingo da, kalean jende gutxi dabilen unetan itzalita. Horrela bada, abenduaren 12tik urtarrilaren 6ra piztuko dira argiak, 18:00etatik 21:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak