Arantza Santestebanen lana Seminarixoan, eta ondoren solasaldia

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko urriaren 20a

Eguaztenetako Seminarixoko zinema emanaldiez arduratzen den Zinemaon taldeak gogotsu ekin dio ikasturte berriari. Arantza Sanstesteban zuzendariak 918 gau lana aurkeztuko du urriaren 26an, 20:00etan, eta ondoren solasaldia egingo dute zuzendariarekin berarekin.

Santestebanek bere bizipenak batu ditu filmean: 2007ko urriaren 4an atxilotu eta kartzelara eraman zuten, eta 918 gauren ostean aske gelditu zen. Sarrerak www.seminarixoa.eus webgunean eskuratu daitezke, edo leihatilan. Antolatzaileek gogora ekarri dute edonork har dezakeela parte taldean, zinemaon@gmail.com helbidera idatzita edo sare sozialen bidez harremanetan jarrita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak