Gaur goizean, bete egin da Bergarako Udal Pilotalekua Musika Bandaren kontzertua ikusi eta entzuteko. Era guztietako bost lan jo dituzte, denak Enrike Txurrukak zuzenduta: Pasxuak Marquinaren Certamen Levantino, Felix Mendelssohnen Athalia, Jose Francoren Eusko Eleskiak, Jan van der Roosten Rikudim eta Peter Kleinek Schaarsek moldatutako A tribute to Amy Winehouse.
Bergarako Musika Bandak 190 urte bete ditu aurten. Gaurkoan, lau aurpegi berri zeuden musikarien artean, lau neska-mutilek egin baitute debuta bandarekin: Laida Unamuno eta Aimar Linzoain flauta-jotzaileak dira eta Uxue Vega eta Alazne Suinaga, klarinete-jotzaileak.