Guda Zelaia jardunaldien bigarren ekitaldia, bihar, Bergaran

Larraitz Zeberio Lekuona 2022ko urriaren 14a

Kontseilu Sozialistak egindako Guda Zelaia jardunaldien lehen edizioa, Arrasaten. (Argazkia: Guda Zelaia)

Deba Bailara Kontseilu Sozialistak antolatuta, Guda Zelaia jardunaldien bigarren edizioak kartzela zaharrean, eta Bergarako hainbat kaletan izango du eszenatokia. 

Deba Bailara Kontseilu Sozialistak antolatuta, Guda Zelaia jardunaldien bigarren ekitaldia dago iragarrita biharko Bergaran. "Hausnarketarako eta sozializaziorako eguna izango da, zeinak arte eta kulturaren esparrutik gizarte sozialistaren eraikuntzarako ekarpen izan nahi lukeen", azaldu dute.

Kartzela zaharrean emango diote hasiera egitarauari, Ekidak proposatutako hitzaldi batekin, 11:30ean. Ondoren etorriko dira Moises Aspiazu dantza taldearen erakustaldia 13:00etan, bazkaria 14:30ean, Agirretarren bandera antzezlanaren emanaldia 18:00etan, Debrass Band-en saioa kalez kale 19:30ean eta kartzela zaharreko kontzertua 21:30ean, Berandu Baino Lehen, Inguma, Erne eta DJ Aifil-ekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak