'D.Irala kalea' jartzen duen plaka 'Askatasuna kalea' plakagatik ordezkatu dute

Imanol Beloki Unamuno 2022ko urr. 13a, 09:56

D. Irala Kalea jartzen zuen plaka aldatu eta Askatasuna Kalea jarri zuten, Bergaran.

Hispanitate egunaren harira, kolonialismoaren aurkako ekintza aldarrikatzaile bat egin zuten martitzenean Ernai Bergarakoek. Hain zuzen, D. Irala Kalea jartzen zuen plaka kendu eta Askatasuna Kalea jartzea erabaki zuten, "Aro Garaikidean gure herriko kale nagusietako batek, Domingo Martinez de Irala konkistatzaile eta kolonizatzailearen izena izateak, ez dauka lekurik", adieraziz.

"Gure herriko kale nagusiaren izena Espainiar Inperioaren parte izan den, kolonizatzaile, genozida eta konkistatzaile batena izatea gaitzesten genuen hasieratik, Martinez de Iralaren figura beti egon da jo puntuan baina bera, bere oroigarriak eta bere izena inoiz ez dira ezabatu gure kaleetatik. Herriko eskola baten eraikin batek bere izena du, monolito bat ere badauka eta kale nagusiak ere bere izena du. Herrian oso normalizatuta daukagu bere figura eta helburu moduan kokatu genuen, Martinez de Irala, bere figura eta bere oroigarriak kolokan jartzea eta herrian kontzientzia, antiespainola eta antikoloniala piztea. Batez ere belaunaldi berriek bere figurarekiko eduki dezaketen onarpen mailaz kezkatuta. Beraz, D. Irala Kalea jartzen zuen plaka aldatu eta Askatasuna Kalea jartzea erabaki genion. Kolonialismoaren biktimentzat iraingarria zela eta guretzat, estatu gabeko nazioko herritarrentzat ulertezina, hori izan da ekintzaren beste gakoetako bat. Askatasuna kalea izena jartzea, zerbait sinbolikoa izan da. Plaka kentzea eta D. Irala bera ere kolokan jartzea da nahi genuena, herrian tentsionamentu antiespainiar eta antikolonial bat mantenduz edo piztuz".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak