Amaitu dituzte Boluako igogailuetara sartzeko pasabideetako lanak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2022ko urr. 11a, 19:44

Bolua auzoko igogailu bateko pasarela berria. (Argazkia: Bergarako Udala)

Eskubanda berriak jarri dituzte eta argiteria ere aldatu egin dute. Udalak dio berrikuntzei esker, mantenuan diru gutxiago" gastatuko dutela aurrerantzean. Uztailean hasi zituen lanak Construcciones Zubieder SL enpresak eta 178.891,14 euroko kostua izan dute, BEZ-a barne.

Bolua auzoko lau igogailuetara sartzeko pasabideetan duela hamar urte jarritako baranda zaharrak kendu eta altzairu herdoilgaitzez egindako eskubandak jarri dituzte. Hori dela eta, Udalak adierazi du "mantenuan diru gutxiago" gastatuko dutela.

Halaber, argietan ere aldaketak egin dituzte; orain artekoak kendu eta LEDak jarri baitituzte.

Segurtasunagatik behin baino gehiagotan itxi behar izan dira pasabideak, eta ondorioz, igogailuak ere askotan egon dira zerbitzutik kanpo.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak