Artearen eta kulturaren auzia ikuspegi sozialistatik landu nahi dute bigarren aldiz, Kontseilu Sozialistako kideek. Horretarako goizeko 11:30ean hasiko den egitaraua prestatu dute zapaturako; Arte sorkuntza eta aurreko ziklo politikoaren amaiera izeneko hitzaldia eskainiko du Ekidak. 13:00etan, dantza ikuskizuna egingo du Moises Aspiazu Dantza Taldeak Munibe plazan.
14:30ean, bazkaria egingo dute Kartzela Zaharrean –sarrerak dagoeneko salgai daude 10 euroren truke Pol-Pol tabernan–, eta, 18:00etan, bazkalosteko kantaldia amaitzean, Ekidak aurten estreinatutako antzezlana, Agirretarren Bandera, egongo da ikusgai San Martin plazan.
Bukatzeko, 19:30ean, Debrass Bandek emanaldia egingo du Bergarako kaleetan, eta, gauean, Berandu Baino Lehen, Inguma eta Erne taldeek eta DJ Aifilek girotuko dute Kartzela Zaharra. Kontzertuetarako sarrerak unean bertan egongo dira eskuragai bost euroren truke.