Gazte bat atxilotu dute Bergaran, kontroletik ihes egin eta istripua eragiteagatik

Maider Arregi 2022ko urr. 8a, 12:54

Goizeko 10:30ean, Ertzaintzak Elorregin jarri duen kontroletik ihes egin du 20 urteko gidari batek. Ertzaintzak jarraipena egin dio, eta, Bergarako Ibargarai kalean, gidariak ertzainen patruila-autoa kolpatu du. Ibilgailua erreka ertzera erori da, kontrola galduta.

Ertzaintzak jakinarazi du 20 urteko gidariak baimendutako alkohol-tasa gainditzen zuela, eta atxilotu egin dute bide-segurtasunaren aurkako hainbat delitu eta agenteen aurkako atentatuaren delitua leporatuta. Bergarako Guardiako Epaitegiaren eskuetan utziko dute auzia.

Bi ertzain, zaurituta

Ihesean ari zen gazteak patruila-autoa jo du, eta bertan zihoazen bi ertzainak zauritu dira; Debagoieneko ospitalera eraman dituzte. Atxilotua ere zauritu egin dela jakinarazi du Ertzaintzak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak