Azaroaren 5an egingo da Antxintxika lasterketa

Uxue Igarza Loiola 2022ko urr. 5a, 09:30

Aurten ere, gurpildun aulki, hand bike, patinatzaile eta korrikalariek hartu ahalko dute parte lasterketan. Izen-ematea zabalik dago eta "martxa onean" doala aurreratu dute antolatzaileek.

Bi urteko etenaldiaren ostean, Antxintxika triatloi taldeak jakinarazi du azaroaren 5ean, zapatu arratsaldean, egingo dela Soraluze eta Bergara arteko Antxintxika lasterketa. XVI. edizioa da, eta Mikel Crespo eta Oliver Hernandez taldekide izandakoak omentzeko baliatuko dute.

10 kilometro ditu ibilbideak, eta irteera gunera autobusean joateko aukera egongo da. Helmuga, berriz, Irala kalean izango da. Ordutegiari dagokionez, 16:30ean irtengo dira hand bike-ak eta gurpildun aulkiak. 16:45ean patinak eta 17:00etan korrikalariak.

Bestetik, azkenengo urtean, lehen aldiz, desgaitasun fisiko eta psikikoak zituzten umeek parte hartzeko aukera izan zuten. Aurten ere egongo da aukera, baina horretarako –ibilbidean zehar aulkiak bultzatzeko– boluntarioak behar dituztela azaldu dute elkartekoek: 688 63 51 53 telefonora deitu behar dute interesa dutenek.

Izen-ematea, zabalik 

400 parte-hartzailerentzako lekua dago, eta webgunean eman behar da izena. "Martxa onean doa izen-ematea", adierazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak