Tasetan %4ko igoera proposatu du Udal Gobernuak, "kalitatezko udal zerbitzuei" eusteko

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko urriaren 4a

Udalbatza, irailaren 26ko osoko bilkuran.

2023rako udal ordenantzak lantzerakoan "kalitatezko udal zerbitzuak" eskaintzea izan du Udal Gobernuak. Oro har, udal zergak eta tasak %4 igotzea proposatu dute.

Azken igoera %3,3koa izan zen, KPI %6,5ekoa zenean; gaur egun KPI %9an dago. Honako hau dio ogasun zinegotzi Aitor Arantzabalek: "Mundu mailako egoeraren aurrean erantzukizunez jokatzea dagokigu. Bergararrei zerbitzu publiko onak emateko konpromisoa dugu, baina gure diru-poltsa mugatua da, eta diru-publikoaren kudeaketan ari garenon betebeharra da hori tentuz zaintzea; ezin dira hartu Udala etorkizunean hipotekatuko lituzkeen erabakiak. Norberaren etxean bezala, udal zerbitzuak ematen dituzten eraikinetan ere fakturak izugarri hazi dira". Udal Gobernuak bidali die proposamena EAJri eta PSE-EEri; asmoa da urriko osoko bilkuran onartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak