Herbehereetako ikasleen bisita Bergarako Mariaren Lagundira

Jokin Bereziartua Lizarazu 2022ko urr. 4a, 17:42

Urriaren 2tik 6ra Herbehereetako Warnsveld herriko 45 ikasle eta lau irakasle Bergarako Mariaren Lagundia ikastetxean egongo dira. Duela urte batzuk hartutako ohiturari jarraiki, DBHko 4. mailako ikasleekin egingo dute elkartrukea; Mariaren Lagundiko 45 ikasle eta hiru irakasle 2023ko martxoaren 25etik apirilaren 1era joango dira Herbehereetara.

Mariaren Lagunditik elkartrukearen garrantzia azpimarratu dute: "Gaur egun eleaniztasunak duen garrantzia kontutan izanda eta pertsonaren errealizazioa eta garapena lantzeko, esperientzia hau  ikasleentzat aberasgarria dela iruditzen zaigu. Era honetan,  gure ikasleak atzerriko hizkuntzaren erabilera eta ezagutzaren garrantziaz jabetuko dira modu kontziente baten. Beste herrialde bateko kultura, jendea, ohiturak… ezagutzeko eta komunikatzeko ingelesa erabiltzeko aukera ezin hobea dela iruditzen zaigu".

Hainbat ekintza egin dituzte dagoeneko: alkatearen harrera izan zuten udaletxean, Bergara ezagutu dute, Laboratoriuma bisitatu dute, euskara ikasteko ikastaroa izan dute, Donostiara egin dute txangoa...

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak